2023(e)ko urtarrilak 4
Eskola-kiroleko hezitzaile ikastaroa jasotzen ari dira egun hauetan Tolosaldeko eskola-kiroleko 40 bat hezitzaile. Ikastaro horren edukien artean, eskola-kirolean ere euskaraz aritzeko irizpideak aletu dizkiei UEMAk gazteei, gaur goizean Tolosan eskainitako saioan. Entrenatzaile izatetik hezitzaile izateko bidean, euskarak zer garrantzi duen...
Irakurri osorik »
2023(e)ko urtarrilak 3
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Barakaldoko Udalaren aurka argitaratutako ebazpenari larria iritzi dio UEMAk. Zehazki, azpikontratatutako zerbitzuetan gutxieneko euskara maila eskatzearen aurka agertu dira epaileak. Erabaki dute euskara ezin dela langileentzako betekizun gisa ezarri udalerri horretako kultur zerbitzuez arduratzeko enpresa bat...
Irakurri osorik »
2022(e)ko abenduak 22
UEMAk batzar nagusia egin zuen joan den larunbatean, Deban. Besteak beste, Asteasu, Hernani eta Astigarragako udalak UEMAko kide izatea onartu zuten batzarkideek. Behin UEMAko kide bihurtuta, Pili Legarra, Xabier Lertxundi eta Xabier Urdangarin alkateek batzar nagusian egindako adierazpenak biltzen ditu...
Irakurri osorik »
2022(e)ko abenduak 20
UEMAko kide diren herrietan egun hauetan ari dira banatzen Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak urtean bi aldiz paperean argitaratzen duen aldizkariaren zenbaki berria. UEMAko kide diren udaletako etxe guztietara banatzen da Berripapera, eta 115.000 aleko tirada du. 2022ko abenduko zenbakia da honako...
Irakurri osorik »