2013(e)ko urriak 10
Hainbat herritarrek hartu zuten parte urriaren 8an egindako lehen tailerrean. Balorazio positiboa egin zuten parte-hartzaileek. Urriaren 23an egingo dute bigarren saioa.
Irakurri osorik »
2013(e)ko urriak 9
Arrasate, Aretxabaleta, Bergara, Eskoriatza eta Oñatiko euskara eragile eta elkarteek, 'Superberbalagunak, elkartu gurekin' deitzen den programa aurkeztu dute. Bertan izan da Maren Belastegi UEMAko lehendakaria ere, eta honelako egitasmoek euskararen bizi berritzean duten eragin positiboa nabarmendu du.
Irakurri osorik »
2013(e)ko urriak 3
Aresoko udalak Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartzeko erabakia hartu izana, “herriarentzat erabaki egokia” izan dela uste du Lazkozek. Eta UEMAk Aresoko herriari egindako ekarpen esanguratsuena, “kontzientzia areagotzea eta hizkuntza eskubideak defendatzeko jarrera indartzea” izan dela deritzo.
Irakurri osorik »
2013(e)ko urriak 2
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barnean kokatuta, zazpigarren ikasturtez BIXIBIXI irrati emankizuna hastera doa. Segura Irratian FM 89.2an izango da entzungai. Eta Segura Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartu berri denez, UEMAren parte hartzea ere izango du saioak.
Irakurri osorik »