Euskadi Irratiko Faktoria saioan UEMA udalak euskalduntzeko egiten ari den lanaz aritu dira, gaur

Imanol Haro UEMAko euskara teknikariari elkarrizketa egin dio Maite Artola Euskadi Irratiko kazetariak. Aulestia, Zarautz eta Etxarri-Aranatzeko adibideak ere jaso dituzte. Mikel Ansotegi, Gari Berasaluze eta Eneka Maiz UEMAko ordezkari eta aipatu herrietako zinegotziek ere parte hartu dute elkarrizketan.
Irakurri osorik »

UEMAk suzko zezena eramateko ikastaroak euskaraz eskaini ditzan eskatu dio Eusko Jaurlaritzako joko eta ikuskizunen zuzendaritzari

Eusko Jaurlaritzaren eskumena da suzko zezenak eramateko prestakuntza ematea. Ikastaroa gaztelaniaz bakarrik antolatu dutela eta, “herritarrek erakunde publikoetatik antolatzen diren ikastaroak euskaraz egiteko duten eskubidea berma dadin behar besteko neurriak hartzea” eskatu du UEMAk.
Irakurri osorik »

Osakidetzaren euskalduntzea bultzatzeko hainbat proposamen aurkeztu dituzte UEMAk, Kontseiluak, OEEk, Behatokiak, EHEk eta Topaguneak

Gaur egindako prentsa agerraldian, euskararen normalizazio prozesuan Osakidetza bezalako zerbitzuen euskalduntzeak duen garrantzia gogora ekarri dute. Orain dela hilabete gutxi onartu du Osakidetzak euskalduntzeko plan estrategikoa, eta hemendik gutxira, lekuan lekuko planak egiten hasiko dira. Plana aurkeztu zenean, proposamen oso bat jarri zuten mahai gainean euskalgintzako eragileek, ez dute ordea erantzunik jaso. Orain, lekuko planak ausartago jokatzeko aukera eskaintzen dutela ulertuta, lankidetzarako beharra eta prestutasuna erakutsi nahi izan dute.
Irakurri osorik »

“EUSKARA, BESTELA EZ GARA” III. hitzaldi zikloa Zumaian

Hirugarren urtez, “Euskara, bestela ez gara” hitzaldi zikloa antolatu du Zumaiako Euskara Zerbitzuak. Aurreko urteetako arrakastak animatuta, euskararen egoeraren inguruan hausnartzen jarraitu nahi dute: esparru batean eta bestean, herri mailan eta hiztun komunitatean...
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.