2014(e)ko otsailak 19
Lekeitioko Udaleko Euskara batzordeko kideak euskararen erabilera sustatzeko hainbat ekintza antolatzen ari dira, herritarrekin elkarlanean. Otsailaren 22an, hitzaldi sorta eta mahai inguru interesgarria antolatu dituzte. Fermin Etxegoien, Jon Sarasua eta Joxerra Gartziak hitzaldi bana emango dute, eta jarraian mahai ingurua egingo da hizlariekin.
Irakurri osorik »
2014(e)ko otsailak 19
UEMAk, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, 20. urteurrenaren harira egindako hausnarketaren ondorioak izan dituzte hizpide Nekane Zinkunegik eta EMUN kooperatibako Ainhoa Lasak gidatutako saioan. UEMAk, bere udaletan, euskararen erabileraren inguruan egindako diagnostikoaren emaitzak aztertu dituzte, eta UEMAko koordinatzaileak, udalen euskalduntzean urratsak egiten...
Irakurri osorik »
2014(e)ko otsailak 17
UEMAk bere udaletan egindako diagnostikoaren emaitzek erakutsi dute, oro har, UEMAko udalak euskaraz aritzeko gai direla. Udal bakoitza euskararen erabileran duen mailaren arabera sailkatu du UEMAk: Tontorrean, Gorabidean, Magalean, Abian. Oraintsu udaletan onartu dituzten plan hauen helburua da, udalak dauden tokian daudela aurrera urratsak emango dituztela bermatzea, eta hori da udal hauek guztiek hartu duten konpromisoa.
Irakurri osorik »
2014(e)ko otsailak 14
Ekimenaren aurkezpenean parte hartu dute Josu Unanue alkateorde eta Euskara zinegotzia, Maite Alvarez Euskara teknikaria, Aitziber Gabikaetxebarria Euskara teknikaria eta Itziar Rekalde Ipuin Lapikoko gidariak, besteak beste. Ahozkotasunaren transmisioaren bidez gizartearen identitatea berreskuratu nahi duen Ipuin lapikoaren hirugarren ikasturtea da, aurtengoa.
Irakurri osorik »