2014(e)ko maiatzak 14
"Tribuaren Berbak" gaur gauean emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB1en. Munduko herririk euskaldunenak deituriko programan euskararen arnasguneak izango dituzte aztergai. Eta besteak beste, Jon Aizpuru Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako kidea, Xabier Bengoetxea euskara teknikaria eta Maren Belastegi UEMAko lehendakariak gaiaren
inguruan duten ikuspegiaren berri emango du saioak.
Irakurri osorik »
2014(e)ko maiatzak 9
Rikardo Uzkudunek iritzi artikulu interesgarria argitaratu du Karkara webguneko Euskaraz bizi bizi blogean. Euskararen ezagutza, erabilera, motibazioa eta arnasguneen gaineko hausnarketak plazaratuta, etorkizuneko Orio irudikatzen ere ausartu da Uzkudun.
Irakurri osorik »
2014(e)ko maiatzak 9
Lagunarteko erabileran euskara geroago eta gutxiago erabiltzen dela ikusita, egoerari aurre egiteko aktibatu dira 60 bat lekeitiar. Argia Lekeition izan da, eta herritarrak euskara erabilera sustatzeko egiten ari diren ahaleginaren berri eman du maiatzeko aldizkarian.
Irakurri osorik »
2014(e)ko maiatzak 8
Ekainaren 14an, Tolosan ospatuko den udalerri euskaldunen egunaren berri emateko asmoz agerraldia egin dute Maren Belastegi UEMAko lehendakariak, Ibai Iriarte Tolosako alkateak, Inaki Irazabalbeitia Tolosako euskara batzordeburuak, Olatz Peon Tolosako udaleko EAJko zinegotziak eta Galtzaundi euskara elkarteko kideak.
Irakurri osorik »