Osakidetzan ere arnasguneak sortzea proposatu du Maren Belastegi UEMAko lehendakariak

Maren Belastegi UEMAko lehendakariak iritzi artikulua argitaratu du. Belastegiren iritziz "osasungintzan ere arnasguneak sortu ezean, nekez lortuko da Osakidetzan euskararen normalizazioa." UEMA bere aldetik, "dagokion eremutik eta ahal duen neurrian" laguntzeko prest dagoela nabarmendu nahi izan du, eta "lankidetzarako gune berriak" eskaintzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari.
Irakurri osorik »

Segura irratiko BIXI-BIXI irratsaioan euskararen arnasguneen tailerrei buruz ariko dira gaur eguerdian

Goizane Arana UEMAko euskara teknikariariak hainbat herritan egiten ari diren tailerren berri emango du 12:30 inguruan. Lizarrustiko aterpetxeaz, euskaltegiak, Errigora proiektua edota “Lunatikoak” liburuari buruz ere ariko dira saio berean.
Irakurri osorik »

Hizkuntza gutxituak dituzten komunitateekin lankidetza sustatzeko hitzarmena sinatu dute Garabidek eta UEMAk

Maren Belastegik UEMAko lehendakariak eta Andoni Barreña Garabideko presidenteak sinatu dute bi erakundeen arteko hitzarmena. Nazioarteko garapen-lankidetzan hizkuntza irizpideak dagokion lekua izan dezan lortu nahi da horrela. Beti ere, garapen iraunkorra abiapuntutzat hartuta.
Irakurri osorik »

Hainbat udalen eskaerari erantzunez, SIUSS programa euskaratuko du Nafarroako Gobernuak

UEMAk SIUSS programaren “euskarazko bertsiorik ez edukitzeak euskaraz lan egiteko eskubidea urratzen” duela salatu zuen pasa den uztailean. Nafarroako hainbat udalek gutun bana bidali zioten Nafarroako Gobernuari aipatu programa euskaraz ere eskain zezan eskatzeko. Udazkenean jakinarazi dute Nafarroako Gobernuaren ordezkariek programa euskaratzera bidalita dagoela.
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.