Uda garaian ere mediku euskaldunak euskaldunekin ordezkatzeko eskatu dute

Iazko udan langile elebidunak erdaldunekin ordezkatu ziren hainbat kasu ezagutu genituen. Aurten, egoera hori errepikatu ez dadin, prebentzio lana egin dezaten eskatu diete Osakidetzari zein Osasunbideari hainbat eragilek: Kontseiluaren baitan biltzen den osasungintza lantaldeko (Behatokia, EHE, OEE, Topagunea eta UEMA) kideekin batera, LAB sindikatuak, Medikuntzako Asanbladak eta Berdin elkarteak. Herritarrek osasun asistentzia euskaraz jasotzerako orduan dituzten arazoak jakinarazteko bidea errazteko asmoz formularioa sortu dute, www.euskarazbizinahidut.eus webgunean.
Irakurri osorik »

Arnasguneen inguruko formazio saioa egin dute Berastegin

Itsasondon egindako lehen saio arrakastatsuaren ondoren, Berastegiko hainbat herritarrek parte hartu dute bertako beharretara egokitutako formazio saioan. Datozen hilabeteetan, egitasmoa herriz herri zabaltzea da UEMAren asmoa; Adunan egingo dute hurrengo saioa.
Irakurri osorik »

EHBildu, EAJ eta independienteek osatuko dute UEMAko Zuzendaritza Batzorde berria

EHBilduk sei ordezkari, EAJk hiru eta Independienteek ordezkari bat izango dute 2015-2019 agintaldiko UEMAren Zuzendaritza Batzordean. Datozen asteetan, udal hauteskundeetako emaitzen arabera osatuko dira udalak, eta udal bakoitzari egokituko zaio UEMAko ordezkariak izendatzea ere. Ondotik, urriaren 2an egin asmo den UEMAren Batzar Nagusian hautatuko dira Zuzendaritza Batzordeko kideak eta lehendakaria.
Irakurri osorik »

Imanol Esnaola: “Ez dira erdaldundu borondatez, ingurua erdaldundu zaielako baizik”

UEMAk eskatuta, Soziolinguistika Klusterrak eta Gaindegiak, udalerri euskaldunen bilakaeraren inguruan egindako azterketek interesa piztu eta zeresana ematen jarraitzen dute. Argia astekarian, Iñaki Iurrebaso eta Imanol Esnaolari egindako elkarrizketa banaren bitartez landu dute gaia. Iurrebasoren esanetan "Udalerri euskaldunak gaur egun ez dira hain euskaldunak". Esnaolaren ustez, “lurgune euskaldunek soziolinguistikoki duten izaera hauskorra ez da aintzat hartu, eta ez da berariaz azterketa eta esku-hartzerik egin.”
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.