Hasiera » Zehaztu gabe » “UEMA guretzat ezinbesteko bidelaguna da, eta itsasargia ere bai”

“UEMA guretzat ezinbesteko bidelaguna da, eta itsasargia ere bai”

Datorren martxoaren 25a mugarria izango da UEMAren historian. 100 udal izatera iritsiko da, eta behin zenbaki biribil horren langara helduta, ekitaldia egingo du Azpeitiko Soreasu Antzokian: 100 udal eta hamaika gehiago, bidea zabaltzen. Udal horien guztien lana eta udalerri euskaldunen garrantzia ez ezik, euskarari eusteko eta euskara biziberritzeko herri honek egin duen ahalegina ikusaraztea eta omentzea da ekitaldiaren helburua.

Ekitaldiaren atarian, UEMAren lanaz eta ekarpenaz bidelagunek esandakoak biltzen eta zabaltzen ari gara egun hauetan. Hemen orain artekoak ikusgai:

· Eider Amundarain, Zaldibiako Lardizabal herri eskolako zuzendaria: “UEMA guretzat ezinbesteko bidelaguna da, eta itsasargia ere bai”.

· Agurne Gaubeka, Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria: “UEMAren lana berezibikoa izan da hizkuntz eskubideen defentsan eta babesean”.

· Ibon Iza, irakaslea eta bertsolaria: “Euskal Herriko txatalak begirunez, maitasunez eta tentuz harilkatzen dituen jostorratza da UEMA”.

· Josu Waliño, PuntuEUS Fundazioaren zuzendaria:
“Sarean euskara eta PuntuEUS domeinua zabaltzeko UEMA funtsezko aliatua da”.

· Maialen Arteaga, Gazte Euskaltzaleen Sareko kidea:
“Gure belaunaldiarentzat izugarrizko arnasguneak dira udalerri euskaldunak”.

Alex Aginagalde, Pantailak Euskaraz ekimeneko bozeramailea:
“Pantailetan ere arnasguneak lortzeko gure ezinbesteko bidelaguna da UEMA”.

Josune Zabala, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza ikerketa eta koordinazio zuzendaria: “UEMA erakunde trinko eta emankorra da”.

· Zelai Amenabarro, Legorretako alkatea:
“UEMA ezinbesteko bidelaguna da euskararen normalizazioan aurrerapausoak emateko”

Miren Dobaran, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea: “UEMA da euskararen biziberritze prozesuaren motorra”.

· Iñigo Arandia, Tinko Filmak:
“UEMA da herrigintzatik eta euskalgintzatik gertuen sentitzen dudan herri erakundea”.

· Paula Kasares, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea, euskaltzaina eta Nafarroako Gobernuaren Euskarabideko Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria:
“Euskarak udalerri euskadunak behar ditu. Euskarak UEMA behar du”.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.