Hasiera » Zehaztu gabe » “Euskarari dagokionez, errazegi bihurritzen dira legeak eskubideen gainetik”

“Euskarari dagokionez, errazegi bihurritzen dira legeak eskubideen gainetik”

Udalak zehaztutako hizkuntza eskakizuna ez betetzeagatik Laudioko Udalean (Araba) lanpostua galdu zuen langilearen aldeko epaia argitaratu du Gasteizko Auzitegiak, munduko hizkuntzarik zailenen artean euskara bosgarrena dela argudiatuta. Hainbat hedabidek argitaratu duten moduan, gainera, argudio horiek saretik kopiatu eta epaian hitzez hitz itsatsi ditu epaileak.

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearentzat larria da beste behin ere epaitegietatik euskararen ofizialtasunaren eta euskaldunen eskubideen aurka heldutako erasoa. Iraitz Lazkano UEMAko lehendakariaren hitzetan, “azken hilabeteotan salatu ditugun beste zenbait epairen antzera, hau ere udalek eta batez ere udalerri euskaldunek urte askoan hizkuntza politikan hartutako erabakien aurkako eraso argia eta larria da, 40 urtez atzera itzularazi nahi gaituena. Euskara ofiziala den arren, zoritxarrez, UEMAk zein UEMAko kide diren udalek ederki ezagutzen dute askotan epaitegietatik ezarri nahi izan den hizkuntza politika. Izan ere, euskarari dagokionez, errazegi bihurritzen dira legeak eskubideen gainetik, erakunde publikoen jarduna mugatu nahian. Beraz, gure babesa adierazi nahi diogu Laudioko Udalari, lanpostu horri dagokion hizkuntza eskakizuna defendatzen jarrai dezan, herritarren eskubideak defendatzea baitakar horrek, edozein udali eta administrazio publikori dagokion moduan”.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.