Hasiera » Zehaztu gabe » “Herri txikiok nortasuna dugula erakusteko eta sinesteko baliagarria da Bertatik Bertara kanpaina”

“Herri txikiok nortasuna dugula erakusteko eta sinesteko baliagarria da Bertatik Bertara kanpaina”

Amaia Azkue (Villabona, 1983) Berastegiko alkateak bigarren agintaldiaren hasieran iragarri zituen ekimen nagusien artean, lehen sektorea garatzeko hainbat neurri zeuden, tartean bertako produktuak sustatzea. Baita turismoa ere, beti ere bertakoa nabarmenduz. Beraz, UEMAk abiarazitako Bertatik Bertara kanpainaren ildoekin erabat bat egin du Berastegiko Udalak, beste 60 udalekin batera.

Amaia Azkue, Berastegiko alkatea. Argazkia: ataria.eus

Berastegik zergatik hartu du parte Bertatik Bertara kanpainan?

Bertatik Bertara gisako kanpainak baliagarriak dira herri txikioi nortasuna badugula erakusteko eta sinesteko. Zer eskainia badugu eta gai gara honi etekina ateratzeko.

Bigarren agintaldiaren hasieran lehen sektorea bere osotasunean lantzeko neurriak iragarri zenituen, basogintza, larre komunalak eta elikagaiak nabarmenduz. Elikagaiei dagokienez, bertako produktuak sustatzeko asmoa aipatu zenuen. Bertatik Bertara kanpainaren helburuetako bat ere horixe da.

Bai, horretan ere bat egiten dute biek. Izan ere, edukiz aberatsak gara: bertako elikagaiak ditugu, gure hizkuntza maite dugu eta berarekin bizi gara, ingurune naturala dugu eguneroko bizigune, herritarrok elkar ezagutzen gara eta elkar laguntzeko prest gaude.

Turismoa lantzeko asmoa ere agertu zenuten, ibilbide batzuk markatuz, besteak beste.
Bai. Berastegik aukera polita eskaintzen du ibilbide ederrak egiteko, eta herrira bisitan datorrenari hau guztia sentiarazteko baliabidea da kanpaina.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.