Hasiera » Zehaztu gabe » Bertatik Bertara kanpainaren mezua zabaltzeko 44.000 mahai-gaineko banatuko ditu Bergarako Udalak herriko 44 taberna eta jatetxetan

Bertatik Bertara kanpainaren mezua zabaltzeko 44.000 mahai-gaineko banatuko ditu Bergarako Udalak herriko 44 taberna eta jatetxetan

Argazkia eta testua: bergara.eus

Bergarako Udalak bat egin du UEMAk bultzatutako ‘Bertatik Bertara’ egitasmoarekin. Euskal Herriko 70 herritan bideratuko den kanpaina hau turismoaren alorrari bideratuta dago eta herritarrak zein bisitariak sentsibilizatzeko ekimena izango da.

Gaur, astelehena, Bergaran aurkeztu den kanpaina honen baitan Udalak herriko 44 jatetxe eta tabernatan 23.000 mahai-gaineko (mantel) banatuko ditu. Horrez gain, herriko denda eta bestelako negozioetan kanpainaren kartela eta informazioa ere banatuko ditu.

Egitasmo honetan Udaleko Euskara, Turismo eta Garapen zerbitzuak lankidetzan ari dira.

Barneko turismoa indartuko den udaldi honetan UEMAk eta hainbat udalek ahalegin berezia egin dute bisitariei zein herritarrei ikusarazteko eta gogorarazteko herriak erakusteko dituen altxor guztiez gain, euskara ere baduela, gure berezko hizkuntza den altxorra.

Mahai-gaineko horietan euskarazko oinarrizko hitz eta esamoldeak bost hizkuntzatara itzulita daude. Horren bitartez euskararen presentzia indartu egin nahi da eta euskara ez dakitenei ohiturak aldatzeko baliabideak eskaini.

Horrekin batera, herriko negozioei gonbidapena egiten zaie euren lokaletako hizkuntza paisaian euskara gehiago erabiltzeko eta, bide batez, zerbitzua eskaintzerakoan ahoz ere euskararen erabilera bultzatzeko.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.