Hasiera » Zehaztu gabe » Beizamako Udalak aktak euskaraz bidaltzeagatik duen auzian pertsonatuko da Jaurlaritza

Beizamako Udalak aktak euskaraz bidaltzeagatik duen auzian pertsonatuko da Jaurlaritza

patxibaztarrikaPatxi Baztarrikak hizkuntza politikarako sailburuordeak eman du Jaurlaritzak hartutako erabakiaren berri. UEMAk orain baino lehen eskatu zion Jaurlaritzari udalak babestu eta udalek dituzten auzietan pertsonatzeko. Jaurlaritzak, ordea, ez du argitu arrazoi berberagatik beste 12 udalek dituzten auzietan pertsonatuko den edo ez.

 

 Asko dira euskara sustatzeagatik Espainiako Gobernu Ordezkariaren errekerimendu eta helegiteak jaso dituzten udalak. Maren Belastegi UEMAko lehendakariaren arabera Urkijo udalen lana “baldintzatzera” iritsi da eta egoera “larria” da.  Izan ere,  “UEMAko udalek administrazioa euskalduntzen egindako bidean atzera egiteko arriskuaren aurrean gaude.”

Udaletara errekerimendu eta helegiteak iristen hasi zirenetik behin baino gehiagotan aipatu izan du UEMAk elkarlanean aritzeko beharra. Eta hizkuntza politikarako eskumena Eusko Jaurlaritzarena denez, bere babesa eskatu izan dute UEMAk zein Mankomunitateko udalek hainbat alditan. Orain, Patxi Baztarrikak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak, jakinarazi du Beizamako kasuan pertsonatuko dela. Urrats garrantzitsutzat jo du UEMAk Jaurlaritzaren erabakia. Baina ikusteko dago arrazoi berberagatik helegiteak jaso dituzten beste udalen auzietan ere jarrera bera hartuko duen edo ez. Datozen egunetan bilduko da UEMA Jaurlaritzako ordezkariekin, besteak beste, helegiteez hitz egiteko. 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.