Hasiera » UDALENTZAKO ZERBITZUAK

UDALENTZAKO ZERBITZUAK


UEMAren 2013ko martxoaren 16ko Batzar Nagusian, UEMAren norabidea finkatzeko txostena onartu zuen udal ordezkariek. Txosten horren arabera, UEMAren helburu nagusia da euskararen normalizazioan motore papera hartzea, eta euskararen aldeko hizkuntza politika ausart eta aurrerakoiak egin eta eragitea.

Helburu nagusi hori lortzeko, hiru ekintza mota hauek egingo ditugu, nagusiki: udal barruko euskararen erabilera normalizatzeko ekintzak, udalerriko esparruak normalizatzeko ekintzak, eta UEMAren izaera edo udalerri euskaldunen izaera ezagutzera ematekoak.

Horretarako, hainbat zerbitzu eskainiko dizkizuegu mankomunitate barruko udalei: baliabide batzuk orokorrak izango dira, herri guztiei eskainiko zaizkienak, eta beste batzuk, berriz, aukerakoak, hala nahi duten herrietan bakarrik emango direnak.

Espedienteak

UEMAn dauden udaletako langileek kontsulta ditzaketen espedienteak.

Trebakuntza

UEMAn dauden udaletako langileek testu egoki eta ulerterrazak sor ditzaten, trebakuntza ikastaroak eskaintzen ditu UEMAk.

ESEP txostenak

ESEP txostenak

Euskara baliabideak

HIZTEGIAK Orokorrak Euskara- euskara Hiztegi Batua (Euskaltzaindia) Sinonimoen hiztegia. Antonimoduna Sinonimoen hiztegia(UZEI) Hitz bukaeren hiztegia(UZEI) Hautalanerako Euskal Hiztegia (Sarasola) Euskara- beste hizkuntzak Elhuyar hiztegia Euskalterm Terminologia kontsulta Bitez-Logos Frantses-Euskara Hiztegia Morris Student plus.Eusk.-Ing. Euskara-Estoniera hiztegitxoa Administrazio hiztegitxoa (HAEE/IVAP) HIZTEGIAK Gaikakoak Arkitektura hiztegia Armagintza hiztegia Arte Garaikideko hiztegia Bulego materiala (LanHitz) Burdindegietarako hiztegia (UEMA) Drogei buruzko...
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.