Hasiera » Zehaztu gabe (Orrialdea 5)

Kategoria artxiboak: Zehaztu gabe Harpidetu!


“Egundokoa izan da udalerri euskaldunetako gazteen topaketan bizi izan duguna”

Atzo amaitu ziren udalerri euskaldunetako gazteen topaketak, Arantzan. Asteazkenean ekin zioten gazteek bideari, Oiartzunen, eta bost egunez, hainbat herritatik igaro eta euskararekin lotutako hainbat ekimen eta tailerretan parte hartu ondoren, Arantzan amaitu zuten atzo topaketa. 14 eta 18 urte arteko...
Irakurri osorik »

Abian dira udalerri euskaldunetako gazteen topaketak

Usurbilen elkartu dira lau egunez UEMAk antolatutako topaketetan parte hartuko duten 60 gazteak, begiraleekin eta UEMAko hezkuntza arduradunekin. Harria hitz ibilbide gidatua egin dute Usurbilen, euskal kulturaren eta hizkuntzaren garrantziaz hausnartzeko. Horrelako bisita eta ekimenekin gazteen ahalduntzean eta kontzientziazioan eragin...
Irakurri osorik »

Asteazkenean hasiko da udaleku denboraldia, udalerri euskaldunetako gazteen topaketarekin

Ibiltaria izango da aurten UEMAk antolatutako udalekua, hainbat ekitaldirekin, eta Usurbildik Arantzarako bidea egingo dute asteazkenetik aurrera. Gazteak kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da udalekuaren helburua. Azken urteotan, UEMAren ildo estrategikoetako bat da udalerri euskaldunetako herritarrak sentsibilizatzea eta ahalduntzea, euskararen...
Irakurri osorik »

Bisitariei euskararen herrira datozela gogorarazteko mapa, udalerri euskaldunen berri emanez

UEMAko kide diren herrietara heltzen diren bisitarientzat, udalerri euskaldunen mapa plazaratu eta zabaldu dute UEMAk eta Gaindegiak, euskararen egoeraren inguruko azalpen laburrarekin batera. Zehazki, euskaraz, ingelesez, katalanez, gazteleraz, frantsesez eta galegoz daude azalpenaK, bisitariek bertako hizkuntzaren garrantzia eta egoera ezagutu...
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.