Mediku eta pediatra euskalduna eskatzeko kanpaina egingo dute Bortzirietan

UEMA eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak bultzatuta, medikua eta pediatra euskalduna eskatzeko kanpaina abiatu da. Osasun alorrean garatzen diren hizkuntza-politikak aldatzea du helburu egitasmo honek. Eneka Maiz UEMAko Zuzendaritza Batzordeko kideak esan duenez “Nafarroako eremu euskaldunean osasungintzako lanpostuen %72ak ez dauka hizkuntza eskakizunik, eta horrela, ia ezinezkoa da osasun arloan euskarazko zerbitzua jasotzea”.
Irakurri osorik »

Euskara era ludikoan praktikatzeko saioak doan, Bergaran

Mintzapraktika egitasmoak euskara praktikatzeko saioak antolatu ditu Bergaran. Bata, euskara maila hobetu nahi dutenentzat eta bestea, euskara bat ere ez dakitenentzat, biak doan.
Irakurri osorik »

Gidabaimena euskaraz ateratzeko diru-laguntzak emango ditu Bermeoko Udalak

Diru-laguntzak jasotzeko baldintzak honako hauek dira: Bermeon erroldatuta egotea, gidabaimenaren prestakuntza euskaraz egitea, B mailako gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz eginda izatea eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen eta Bermeoko Udalarekin zorrik ez izatea.
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.