Udalerri euskaldunetako gazteen topaketak izango dira urriaren 20tik 22ra Orion, gazteak euskararen inguruan kontzientziatzeko

UEMAren hezkuntza proiektuak eskolatik kanpo ere egingo du bidea udazken honetan. Hezkuntza ez arautuan ere eragin nahian, Salto! Gazte Topaketak antolatu ditu UEMAk, gazteak euskal hiztun gisa sentsibilizatu, kontzientziatu, aktibatu eta ahalduntzeko. Euskaraz bizitzea eta euskararen arnasa zabaltzeko agente bilakatzea...
Irakurri osorik »

Udako ordezkazpenetan euskarazko medikuak bermatzeko eskatu diete UEMAk eta udalek Osakidetzari eta Osasunbideari

Azken urteotan, udalerri euskaldunetako hainbat osasun-etxeetan ohikoa izan da mediku euskaldunen ordezkapenak egiteko euskararik ez dakiten medikuak kontratatzea. Horren harira, eta herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeak osasun zerbitzuaren kalitatean nabarmen eragiten duela jakinda, UEMAk eta bertako kide diren udalek eskaera zehatzak...
Irakurri osorik »

Orozkoko Udalak UEMAko kide izatea onartu du, udalbatzak aho batez hartutako erabakian

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izatea onartu zuen Orozkoko Udalak, pasa den uztailaren 11n egindako udal osoko bilkuran. Gainera, udalbatza osatzen duten alderdi guztien aldeko botoekin hartu zuten erabakia. ADIE Orozkoko Talde Independenteak du alkatetza Orozkon, baina talde horretako sei zinegotziek ez...
Irakurri osorik »

UEMAren Berripapera (45. zenbakia, 2017ko uztaila)

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak urtean bi aldiz paperean argitaratzen duen aldizkariaren zenbaki berria kalean da. UEMAko kide diren udaletako etxe guztietara banatzen da Berripapera. 99.000 aleko tirada izan du zenbaki honek. 2017ko uztaileko zenbakia da argitaratu berri dena, eta egunotan ari dira zabaltzen...
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.