Benetan maite nauzu?

Bermeotarrek euskara zenbat maite duten ezagutzeko galdetegia kaleratu du Bermeoko Udalak, herriko guraso-elkarteetako amekin eta Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean, Geurien be bai egitasmoaren baitan.
Irakurri osorik »

Euskara eskolak Oiartzungo merkatari eta ostalarientzat

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmenari esker jarriko da martxan egitasmoa, eta izena emateko epea zabalik izango da abenduaren 11 arte. Euskara ikastaro honen helburua da euskaraz zertxobait badakiten merkatari eta ostalariek bezeroekin ohiko elkarrizketak euskaraz izaten ikastea.
Irakurri osorik »

‘Euskara Elkartera’ egitasmoaren balantzea egiten ari dira Oiartzungo elkarteak

Oiartzungo 30 elkartek parte hartzen dute Euskara Elkartera egitasmoan. Euskararen erabilera areagotzeko hartutako konpromisoak baliogarriak izan diren aztertuko dute, eta aurrera begirako pausoak zehaztuko dituzte. 2014an zehar balorazio bilerak amaitu, batzar orokorra egin, eta egitasmoa definitzea da helburua.
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.