200 parte-hartzaile ingururekin hasi da Hizkuntza eta Lurraldea jardunaldia

Zigor Etxeburuak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendariak; Maren Belastegik, UEMAko lehendakariak; Paul Bilbaok, Kontseiluko Idazkari Nagusiak eta Unai Fernandez de Betoñok, UEUko zuzendaritzakideak hartu dute parte jardunaldiaren sarrera ekitaldian. Jardunaldiak sortu duten jakinminaren adibide, aretoa beteta eman zaio hasiera jardunaldiari. Gaur eta bihar, hitzaldi eta mahai inguru interesgarriak izango dira, Donostiako Carlos Santamaria zentroan.
Irakurri osorik »

Maren Belastegi: “Hizkuntza politika integral bat osatzeko kontutan hartu beharreko ezinbesteko aldagaien gaineko ekarpen interesgarriak utziko ditu jardunaldiak”

Maren Belastegi, UEMAko Lehendakariak, iritzi artikulua argitaratu du, gaur, Gara egunkarian. Ostegun eta Ostiralean Donostiako UPV/EHUren Carlos Santamaria zentroan egingo diren Lurraldea & Hizkuntza jardunaldiek duten garrantzia azpimarratu nahi izan du horrela UEMAko lehendakariak.
Irakurri osorik »

Lurralde-antolakuntzak eta hirigintzak hiztunengan duten eragina aztertuko dute

Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk “Hizkuntza eta Lurraldea. Lurraldea eta Hizkuntza” jardunaldia antolatu dute hazkunde urbanistikoaren eta hizkuntza-aldaketaren arteko harremana aztertzeko helburuarekin. Euskal Herriko kasu batzuk ezagutzeaz gain, Aland Uharteak, Flandria eta Galeseko ordezkariak ere entzuteko aukera izango dugu bertan. Topaketak urtarrilaren 16 eta 17an egingo dira, Donostian, UPV/EHUren Carlos Santamaria zentroan.
Irakurri osorik »

Miren Segurola, UEMAko koordinatzailea, Segura irratiko BIXIBIXI saioan ariko da, gaur

UEMAk 2014rako dituen asmoen eta erronken inguruan hitz egingo du Segurolak. Lierni Elorzaren gidaritzapean, BIXIBIXI irrati saioa asteazkenero 12:15etan izaten da Segura irratian. Hitz edo irri euskaraz elkarri euskara taldeak bultzatuta, Segurako Udalaren laguntzarekin.
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.