“Euskararen lurgunea euskararen arnasa da. Udalerri euskaldunak euskararen biziraupenean ezinbestekoak dira”

Iratxe Ibarra, Markina-Xemeningoa, UEMAn dabil beharrean 2002. urtetik. Otxandioko Udal Euskara Batzordearen Barripaperean elkarrizketa egin diote eta gurean ere bildu nahi izan ditugu esandakoak.
Irakurri osorik »

Udalerri euskaldunetan osasun zerbitzua euskaraz bermatzeko eskatu du UEMAk

Maren Belastegi UEMAko lehendakaria, Marixol Taberna Berako alkatea, Garazi Taberna Berako zinegotzia, Gari Berasaluze Zarauzko zinegotzia, Andone Salbarredi Leitzako zinegotzia eta Miren Urkola Tolosako zinegotziak hartu dute Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean emandako prentsaurrekoan. Mankomunitatean biltzen diren udalerrietako oinarrizko osasun zerbitzuetako hizkuntza errealitatearen inguruan egindako azterketaren berri eman dute.
Irakurri osorik »

Estatuko abokatuak helegitea jarri du Zestoako Udalak kontratazioetan hizkuntza irizpideak sartzeko hartutako erabakiaren aurka

Antzeko errekurtsoa jasotzen duen hirugarren udala da Zestoakoa. Anoeta eta Lezoko Udalak izan ziren, GFAk sustatutako egitasmo hau Osoko bilkuran onartu, eta lehen errekurtsoak jaso zituztenak.
Irakurri osorik »

UEMAk mezua indartu nahi du

Web orrian albisteen atalari eta UEMAk eman nahi duen mezuari emango zaio garrantzia. Beti ere, UEMAk eskaintzen dituen zerbitzuei gune propioak gorde eta erabiltzaileen beharrekin ahaztu gabe.
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.