Usurbil eta Orioko Bake Epaitegian euskarazko zerbitzua berma dadin exijitu dute

Maren Belastegi UEMAko lehendakariak, Beñat Solaberrieta Orioko alkateak eta Mertxe Aizpurua Usurbilgo alkateak gutunak helarazi dizkiete Eusko Jaurlaritzako Justizia administrazioko zuzendaritzari, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburuordetzari, Arartekoari, Hizkuntza Eskubideen Behatokiari eta Elebideri.
Irakurri osorik »

EUSKARAZ NAIZ! lelopean abizenak euskalduntzeko kanpaina egingo du UEMAk hainbat udalekin elkarlanean

UEMAk hiru helburu bete nahi ditu kanpaina honekin. Batetik, euskarak izan dituen debeku eta garai ilunen ondorioak gainditzeko urrats txiki bat ematea. Bigarrenik, lehen helburu hori bete ahal izateko norberaren inplikazioa lortzea. Eta hirugarrenik, herritarrek euren burua euskaraz sentitu, bizi eta aurkezteko urratsa eman dezaten lortzea.
Irakurri osorik »

Bergaran euskararen arnasguneak hizpide

Hainbat eragiletako ordezkariek parte hartu zuten Jardun Euskara Elkarteak eta UEMAk elkarlanean antolatutako tailerrean. Urriaren 29an egingo dute bigarren saioa.
Irakurri osorik »

Azpeitian “euskaraz bizi nahi dut” lasterketa izango da ostiralean

Euskara Gizarte Erakundeen KONTSEILUAren, Azpeitiko euskalgintzako erakundeen eta Azpeitiko Udalaren Euskara Batzordearen babesarekin. Ekimen honen helburua, euskaraz bizitzeko nahia agertzea da. Eta horregatik, Udaleko Euskara Batzordeburua den Kontxita Martijak azpeitiarrei dei egin nahi die lasterketan parte har dezaten.
Irakurri osorik »
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.