Hasiera » NOR GARA

NOR GARA


Etorkizuneko Euskal Herri euskaldun baten alde lanean ari den erakunde publikoa da UEMA.

Euskal Herriko mutur batean zein bestean sakabanatuta egon arren, eta neurriz ere denak berdinak ez izan arren, elkarren artean antzekotasun handiak dituzten herriz osatuta dago: berezko hizkuntzak batzen ditu. UEMAko udalerrietan, lurgune euskalduneko herriak izaki, biztanleen %70ak baino gehiagok daki euskaraz.

1991. urtean, 17 udalek sortutako mankomunitatea, lurgune euskaldunetako 82 udalerrik osatzen dute gaur egun. Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako udalak biltzen dituen mankomunitate bakarra da.

Horrela, herritarrek arlo guztietan euskaraz bizitzea posible izateko lan egiten du mankomunitateak. Euskara nagusi den lurgunea erabat euskalduntzeaz gain, lurgune euskalduna zabaltzea bultzatu nahi du UEMAk.

Euskarari dagokionez, aitzindari eta bide urratzaile izan da UEMA. Duela 26 urte sortu zenetik, ibilbide luzea egin du, eta egiaztatutako esperientzia du. Hizkuntza politika aurrerakoiak bultzatzen ditu UEMAk, erakunde publikoetatik bultzatzen den elebitasun politikak ez dielako erantzuten bere herrietako errealitate soziolinguistikoari.

Eremu instituzionalean, euskalduntzeari dagokionez, erreferentzia bilakatu da UEMA. Izan ere, euskara hutsean funtziona daitekeela eta funtzionatu nahi dutela erakutsi dute bertako udalek. Instituzio mailatik haratago, herritarrentzako nahiz merkatarientzako zerbitzuak ere eskaintzen ditu mankomunitateak.

Gaur egungo zuzendaritza batzordean, hainbat alderdi politikotako ordezkariak daude: EH Bildu koaliziokoak, EAJkoak eta independenteak. Elkarlanean aritzen dira, UEMAren helburuak lortzeko bideak urratzen.

Helburuak

1.- Udalerri euskaldunetan herritarrek egiten duten bizitza sozial guztia, publikoa zein pribatua euskaraz izan dadin bideak urratzea. 2.- Udalerri euskaldun guztiek bat eginik, euskara nagusi izango den lur-gunea osatzea. 3.- Udalerri euskaldunen garapen sozio-ekonomiko eta soziokulturala bultzatzea.

Bilakaera

Udalerri Euskaldunen Mugimendua 1988. urte amaieran hasi zen, Euskal Herrian Euskaraz-en ekimenez, 30 udalerri euskaldunek “Euskararen Erabilpena Normalizatzeko Udal Arautegia” onartu zutenean. Araudi hori bertako administrazioan zein herrian euskaraz bizi izateko bitartekoak jartzeko asmoz onartu zen. Esan beharrekoa da udalerri euskaldunek erabaki hori hartu baino lehen, 1982an hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak emandako 10/1982 Euskararen...

Zuzendaritza batzordea

Hauexek dira zuzendaritza batzordeko kideak: Josu Labaka, lehendakaria eta Azpeitiko zinegotzia (EH Bildu). Onintze Amezaga, lehendakariordea eta Gatikako zinegotzia (EAJ). Lierni Altuna, Aramaioko alkatea (EH Bildu). Mikel Ansotegi, Aulestiko alkatea (EH Bildu). Amaia Azkue, Berastegiko alkatea (EH Bildu). Andere Enbeita, Muxikako zinegotzia (EH Bildu). Nekane Iribar, Zarauzko zinegotzia (EAJ). Manuel Labaka, Beizamako zinegotzia (Independentea). Eneka Maiz, Etxarri Aranazko alkatea...

Batzar Nagusia

Batzar Nagusia da Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko erabakigune nagusia. Batzar Nagusia UEMAko udaletako ordezkariek osatzen dute. Legegintzaldi bakoitzean, udal hauteskundeak eta gero, udal bakoitzak bere ordezkariak izendatzen ditu. Udalerriaren biztanle kopuruaren arabera banatzen da ordezkari kopurua ere. Horrela, 1.000 biztanle edo gutxiago dituzten udalerriek ordezkari bana, 1.001-2.500 biztanle dituztenek bina, 2.501-5.000 biztanle dituztenek hiru ordezkari, 5.001-10.000...
Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.