Hasiera » HITZARMENAK

HITZARMENAK


Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak bere eguneroko lanean, beste instituzio, eragile politiko eta sozialekin, baina bereziki euskalgintzarekin elkarlanean dihardu. UEMAren nahia da egiten dituen harreman horiek hiru gairen ingurukoak izatea:

  • Hizkuntza eskubideak: euskararen ofizialtasunaren inguruan, euskal hiztunen eskubideen inguruan, hizkuntza eskubideen urraketak saihestearen inguruan…
  • Arnasguneak: UEMAko udalerriak euskararen arnasguneak izanik, horien babesaren aldarrikapena izango da gure lehentasunetako bat. Hortik, arnasguneen garrantziaren inguruko sentsibilizazioa bultzatzeko, arnasguneak zer diren gizarteratzeko, arnasguneen esperientziak zabaltzeko, arnasguneetan hizkuntza irizpide bereziak eskatzeko e.a. bultzatuko dugu elkarlan hori.
  • Euskararen erabilera areagotzearen inguruan: gure herrietan, edozein esparrutan, euskararen normalizazioa sustatuko duten programak elkarlanean martxan jartzeko e.a.

Hitzarmenak

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.