Hasiera » HERRITARRENTZAKO ZERBITZUAK

HERRITARRENTZAKO ZERBITZUAK


UEMAren 2013ko martxoaren 16ko Batzar Nagusian, UEMAren norabidea finkatzeko txostena onartu zuen udal ordezkariek. Txosten horren arabera, UEMAren helburu nagusia da euskararen normalizazioan motore papera hartzea, eta euskararen aldeko hizkuntza politika ausart eta aurrerakoiak egin eta eragitea.

Helburu nagusi hori lortzeko, hiru ekintza mota hauek egingo ditugu, nagusiki: udal barruko euskararen erabilera normalizatzeko ekintzak, udalerriko esparruak normalizatzeko ekintzak, eta UEMAren izaera edo udalerri euskaldunen izaera ezagutzera ematekoak.

Horretarako, hainbat zerbitzu eskainiko dizkizuegu mankomunitate barruko herritarrei.

Merkataritza

UEMAren merkataritza zerbitzua: Itzulpen lanak: gaztelaniatik euskararako itzulpen laburrak egitea (menuak, karteltxoak, errotuluak…). Euskara zuzenketak eskaintzea, idatzizko elementuetan euskararen kalitatea bermatuta egon dadin. Langileek Profesional Euskaldunen Gidan sartzeko aukera dute, balizko bezeroen eskura. http://www.uema.eus/herritarrentzako-zerbitzuak/profesional-euskaldunak/ Karteltxoak, ordainagiriak, faktura takoak, alorkako hiztegiak, merkealdi-tirak, lehengo eta oraingo prezio-txarteltxoak… eskaintzen dizkiegu merkatariei. Merkataritzarako hiztegiak ALTZARI-DENDA ARDOTEGIA ARRANDEGIA BELAR-DENDA BURDINDEGIA...

Izen-abizenak euskaldundu

Arteche, Aguirre, Goicoechea, Echenique, Echeverria… Zure abizena horietako bat da? Zenbat aldiz pentsatu duzu abizena euskaratu beharko zenukeela? Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) abian jarri du abizenak euskalduntzeko kanpaina, euskaraz naiz leloarekin, eta dei egiten die euskaldunei bere izanarekin koherente izateko eta abizenak euskalduntzeko. PAUSOAK Abizena euskal grafiara moldatu nahi dutenek hiru pauso hauek eman behar dituzte:...

Errenta aitorpena euskaraz

Zenbat errenta aitorpen egiten dira euskaraz? Jarraian dituzu UEMAko udalerrietako datu zehatzak.   Araba   2013 2013 2013 2012 2012 2012   EUSKARAZ %EUSKARAZ GUZTIRA EUSKARAZ %EUSKARAZ GUZTIRA ARAMAIO 183 20,56 890 131 14,35 913 Bizkaia   2013 2013 2013 2012 2012 2012   EUSKARAZ %EUSKARAZ GUZTIRA EUSKARAZ %EUSKARAZ GUZTIRA AJANGIZ 46 18,93 243 46...

Transmisioa

Egitasmoak: UDALEKIN Lotura interesgarriak: http://www.iparmank.org/euskara/euskaraz-bizi/familia-eta-euskara http://www.katalogoa.org/ http://www.ahotsak.com/albisteak/euskararen-transmisioari-buruzko-mintegiko-hitzald/ http://euskara.buruntzaldea.org/euskara/zuretzat/gurasoak http://eibz.educacion.navarra.es/blogak/msb/ Galdetegia: Benetan maite nauzu? http://www.urtxintxaeskola.org/zerbitzuak.php?id_kat=82   Haur txikia ekarri duzue mundura, eta, jaio den unetik beretik, behar dituen maitasuna eta babesa emango dizkiozue. Horrekin batera, hizkuntza ere bai, zuen hizkuntza, haurraren sentimenduen hizkuntza, zuekin eta familiako beste kideekin komunikatzeko hizkuntza. Haurrari euskaraz egin eta zuen artean...

Arnasguneen tailerrak

  HARREMANETARAKO: Goizane Arana Arexolaleiba          arnasguneak@uema.eus 943816699         

Etorri berriak

UEMAk eta Topaguneak diseinatutako hiztegitxo hauen helburua bikoitza da: gure herrietara datozenei beraien hizkuntzei duten garrantzia aitortu eta, era berean, euskaraz egiteko lehen erremintak eskura ipini. Etorri berriek hiztegitxo hauekin, gutxienez, oinarrizko hitzekin euskaraz jardun ahal izango dute. 16 hiztegitxo daude: AMAZIGH-hiztegia AYMARA-hiztegia CASTELLANO-hiztegia CATALA-hiztegia DEUTSCH_hiztegia_trazatuta DIOULA-hiztegia ENGLISH-hiztegia HRVATSKI-hiztegia ITALIANO-hiztegia PORTUGUESA-hiztegia QUECHUA-hiztegia ROMAN-hiztegia SERER-hiztegia URDU_hiztegia...

Profesional euskaldunak

Udal zein herritarrei zerbitzua euskaraz ematen dieten profesional edo enpresak kontsulta ditzakezu hemen.    
 

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.