Hasiera » Zehaztu gabe » Hizkuntza, turismoa, kultura eta identitatea: hainbat ikerlan

Hizkuntza, turismoa, kultura eta identitatea: hainbat ikerlan

Datorren ostegunean izango da Euskara eta turismoa: aukerak eta arretaguneak jardunaldia, UEMAk eta UEUk antolatuta, Orioko Udalaren laguntzarekin. Jardunaldiaren arrazoiak eta nondik norakoak hedabideen aurrean aurkeztu genituen (hemen informazioa) arren, jardunaldi honen oinarri teorikoa izan diren eta hainbat herrialdetan gai honi buruz dagoeneko egin diren ikerlanak bildu nahi ditugu hemen, batzorde akademikoak egitaraua antolatzeko eta gonbidatuak ekartzeko kontuan izan dituen ikerlanak eta adituak zein diren ezagutaraziz.

HIZKUNTZA, TURISMOA, SOZIOLINGUISTIKA ETA IDENTITATEA: bibliografia laburra.

· Sociolinguistics and tourism: mobilities, markets, multilingualism (Monica Heller, Adam Jaworski eta Crispin Thurlow. Journal of Sociolinguistics 18/4, 2014: 425–458).
· Language, culture and tourism. Perspectives in Barcelona and Catalonia (Joan Pujolar Cos. Universitat Oberta de Catalunya, 2006).
· Cultural tourism: negotiating identities (Greg Richards eta Xerardo Pereiro. Universidade de Trás Os-Montes e Alto Douro Pólo de Chaves, 2016).
· ‘Catalonia is not Spain’: projecting Catalan identity to tourists in and around Barcelona (Michael Vargas. University of New York. Journal of Tourism History, DOI, 2015).
· El turisme i la projecció exterior de la llengua catalana (Joan Melià. Universitat de les Illes Balears. Revista de Llengua i Dret, 44, 2005: 207-227).
· Langues régionales: facteur de développement touristique? (JeanYves Agard, Bordeleko Unibertsitatea. Bordele, 2013).
· Linguistic landscapes on postcards: Tourist mediation and the sociolinguistic communities of contact (Adam Jaworski. Sociolinguistic Studies 4/3. 469–594, 2010).
· Speaking Heritage: Language, Identity and Tourism (Lauren Hall-Lew. Blackwell Companion to Tourism, Oxford, 2014).

# EUSKARA ETA TURISMOA jardunaldia:
egitaraua eta izena emateko esteka: labur.eus/euskaraturismoa



Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.