Hasiera » Zehaztu gabe » UEMAren Berripapera (49. zenbakia, 2019ko ekaina)

UEMAren Berripapera (49. zenbakia, 2019ko ekaina)

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak urtean bi aldiz paperean argitaratzen duen aldizkariaren zenbaki berria kalean da. UEMAko kide diren udaletako etxe guztietara banatzen da Berripapera, eta 108.000 aleko tirada du. 2019ko ekaineko zenbakia da argitaratu berri dena, eta egunotan ari dira zabaltzen UEMAko herrietan.

uema.eus webgunean eta sare bideetan UEMAren jarduna jarraitzeko modua baldin badago ere, oraindik herritarren zati handi batengana heltzeko ezinbestekoa da informazioa paperean argitaratzea eta etxeraino banatzea. Helburu horrekin sortu zen UEMAren Berripapera, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen ildo eta ekimen nabarmenenak zabaltzeko.

2019ko ekaineko zenbaki honetan, amaitu berri den agintaldiko lau urteen balantzea da gai nagusia, aurrera begirako erronkekin batera. Horiez gain, UEMAk sortutako Iñaki Arregi bekaren lehen deialdia, gazteak kontzientziatzeko hezkuntza proiektua edota UEMAk Korrikarekin hartutako konpromisoak ere hizpide dira Berripaperaren orrialdeetan, hainbat albiste laburragorekin batera. Hemen irakur daiteke, osorik: UEMAren Berripapera, 49. zenbakia (PDFan).

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.