Hasiera » soziolinguistika » IX. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia 2017. ‘Arnasguneak eta udalerri euskaldunak: gaurko eta biharko erronkak’

IX. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia 2017. ‘Arnasguneak eta udalerri euskaldunak: gaurko eta biharko erronkak’

UEMAk eta Soziolinguistika Klusterrak IX. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia elkarrekin antolatu dute. Azaroaren 22an izango da, ‘Arnaguneak eta udalerri euskaldunak: gaurko eta biharko erronkak’ izenburupean, EHUk Donostian duen Carlos Santamaria zentroan. Han bertan aurkeztu dute gaur jardunaldia hedabideen aurrean. UEMAko lehendakari Josu Labaka, Soziolinguistika Klusterreko Belen Uranga, eta EHUko irakasle Unai Fernandez de Betoño izan dira agerraldian.


Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren IX. edizioa aurkeztu dute gaur UEMAk eta Soziolinguistika Klusterrak Donostian, hedabideen aurrean. 

Josu Labaka UEMAko lehendakariak azaldu duenez, azken urteotan euskararen biziberritzean diharduten ikertzaileek, teknikariek eta ekintzaileek arreta berezia jarri dute arnasguneetan, alegia, euskararen ezagutza proportzio handiena duten udalerrietan. “Badago herri multzo  bat gaur egun arnasgune izateko baldintzak bete arren benetako arnasgune izatetik urruntzen ari dena, batez ere euskararen erabilerari dagokionez. Kezkatuta gaude euskararen ezagutzaren eta erabileraren artean sortzen ari den aldearekin. Herri horietako asko, gainera, eskualde-buruak dira, eta herri-tipologia horrek ere euskararen biziberritzean izan dezakeen papera aztertzea eta lantzea ere komenigarria da.”

Belen Uranga Soziolinguistika Klusterreko kideak egitarauaren xehetasunak eman ditu: Mikel Zalbide (Euskaltzaindia) eta Olatz Altunak (Soziolinguistika Klusterra) euskaldun proportzio altueneko herrien inguruko ikerketa bana aurkeztuko dute. Iñaki Agirreazkuenagak (EHU) udalerri euskaldunetan euskararen biziberritzerako legediak ematen dituen aukera eta oztopoez jardungo du elkarrizketan, Belen Uranga berarekin. Arratsaldean, berriz, arnasguneen gaiari ikuspegi ezberdinetatik heldu izan dioten pertsonak elkartuko dira mahaiaren inguruan, Miren Segurolak gidatuta: Zumaia (Imanol Azkue) eta Ondarroako kasuak (Goizane Arana), lurralde antolaketaren ikuspegia (Unai Fernandez de Betoño – EHU) eta hedabideena (Alberto Barandiaran – Hekimen) kontrastean jarriko dira.

Berezitasun bezala, goiz-erdian kafea hartzeko atsedenaldia eta bazkalorduko tartea partekatzeko espazio bezala definitu dituzte antolatzaileek. Parte hartzaileek euren herrietako esperientzia zehatzak elkarrekin kontrastatzeko eta iritzi-trukerako gune izango dira atseden eta indarberritzeko gune izateaz gain.

JARDUNALDIA

Azken urteotan euskararen biziberritzean diharduten ikertzaileek, teknikariek eta ekintzaileek arreta berezia jarri dute arnasguneetan, alegia, euskararen ezagutza proportzio handiena duten udalerrietan. Arnasguneek funtzio sozial ahalik eta gehienak euskaraz betetzeko aukerari eusten diote, eta ezinbestekoak dira hizkuntza-komunitatearen garapenerako. Hala berresten dute soziolinguistika arloko teoriek eta ikerketek.

Euskal Herrira begira jarrita, arnasgune bezala izendatutako herrietan, badago herri multzo  bat gaur egun arnasgune izateko baldintzak bete arren benetako arnasgune izatetik urruntzen ari dena, batez ere euskararen erabilerari dagokionez. Herri horietako asko, gainera, eskualde-buruak dira, eta herri-tipologia horrek ere euskararen biziberritzean izan dezakeen papera aztertzea eta lantzea komenigarria da.

Soziolinguistikaren eremuan ugari izan dira aipatutako gaiei eskainitako lanak: jardunaldiak, ikerketak eta artikulu zientifikoen berri izan da, tokiko errealitate zehatzen ingurukoak edo horien arteko alderaketaz ikuspegi zabalagoa landu dutenak. Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketak emandako datuak ere ezagutu dira duela gutxi, arnasguneen eta udalerri euskaldunen bilakaerari erne jarraitu eta esku hartzearen beharra azpimarratu dutenak.

Hau guztia kontuan izanik, UEMAk eta Soziolinguistika Klusterrak IX. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia elkarlanean gai honi eskaintzea erabaki dute. Lan-ildo horretan argia jartzen lagun dezaketen azken ikerketak ezagutu, aurrera egiteko dauden baldintzak baloratu eta gaia lantzen dihardutenen artean ikuspuntuak partekatzeko gune izan nahi du hitzorduak. Horretarako, hitzaldi-aurkezpenak, mahai-inguruak eta parte hartzaile guztien arteko aurrez aurreko topaketarako espazioak izango dira.

.

 


Egitaraua

08:30

 

Dokumentazioaren banaketa

 

09:00

 

Harrera ekitaldia

 

09:15

 

 

 

ARNASGUNEAK: ETORKIZUNEKO ERRONKAK

Mikel Zalbide

Hitzaldia

 

10:45

 

 

 

HERRI ADMINISTRAZIOA ETA LEGEDIA: TRABAK ETA AUKERAK

Iñaki Agirreazkuenaga

Elkarrizketa (Belen Urangarekin)

 

11:45

 

Atsedena-kafea eta PARTEKATZEKO ESPAZIOA

 

12:30

 

 

 

HERRI EUSKALDUN GUZTIAK DIRA ARNASGUNE? DATUEK ZER DIOTEN

Olatz Altuna

Hitzaldia

 

14:00

 

Bazkaltzeko tartea eta PARTEKATZEKO ESPAZIOA

 

15:30

 

 

 

UDALERRI EUSKALDUNEN AKTIBAZIOA. ERRONKAK ETA ARRISKUAK

Imanol Azkue (Zumaia), Goizane Arana (Ondarroa), Unai Fernandez de Betoño (Lurralde antolaketa eta hirigintza) eta Alberto Barandiaran (Hedabideak)

Mahai-ingurua (Miren Segurolak bideratuta)

 

17:00

 

AMAIERA


IZENA EMATEKO MODUA ETA ESTEKA:

Jardunaldian parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, esteka honetan. 
Matrikula orokorra 55€ baldin bada ere, ikasleek, langabetuek, Soziolinguistika Klusterreko bazkideek, eta UEMAko kide diren udaletako zinegotziek eta udal langileek matrikula murriztua izango dute: 40€.

Izena emateko epea azaroaren 17an amaituko da, jardunaldia baino bost egun lehenago.

Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Jardunaldiaren aurkezpena. Prentsa oharra (PDFan).
· Arnasguneen eta udalerri euskaldunen gaurko eta biharko erronkak aztergai, UEMAk eta Soziolinguistika Klusterrak antolatutako jardunaldian (uema.eus, 2017-09-27).
· Euskararen arnasguneen eta udalerri euskaldunen erronkak aztergai azaroaren 22an, Donostian (Europa Press, 2017-10-10).
· Euskararen arnasguneen eta udalerri euskaldunen erronkak aztertuko dituzte UEMAk eta Soziolinguistika Klusterrak antolatutako jardunaldian (ZuZeu, 2017-10-19).
· Euskararen arnasguneetarako politika eraginkorrak bilatuko dituzte elkarlanean (naiz.eus, 2017-10-10).
· Arnasguneek aitzinera egiteko gakoak adosten saiatuko dira elkarlanean (Gara, 2017-10-11).
· Euskararen arnasguneen erronken argazki ahalik eta zabalena (El Diario Vasco, 2017-10-10).
· Euskararen arnasguneen eta udalerri euskaldunen erronkak aztertuko dituzte (Irutxuloko Hitza, 2017-10-11).
· Udalerri euskaldunen erronkak aztertuko ditue IX. Soziolinguistika Jardunaldian (Bizkaie!, 2017-10-13).


Jardunaldia aurkezteko prentsaurreko agerraldiaren nondik norakoak, bideoan:

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.