Hasiera » komunikazioa » UEMAren Berripapera (45. zenbakia, 2017ko uztaila)

UEMAren Berripapera (45. zenbakia, 2017ko uztaila)

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak urtean bi aldiz paperean argitaratzen duen aldizkariaren zenbaki berria kalean da. UEMAko kide diren udaletako etxe guztietara banatzen da Berripapera. 99.000 aleko tirada izan du zenbaki honek. 2017ko uztaileko zenbakia da argitaratu berri dena, eta egunotan ari dira zabaltzen UEMAko herrietan.

· UEMAren Berripapera, 45. zenbakia (PDFa, hemen eskuragai).

uema.eus webgunean eta sare bideetan UEMAren jarduna jarraitzeko modua baldin badago ere, oraindik herritarren zati handi batengana heltzeko ezinbestekoa da informazioa paperean argitaratzea eta etxeraino banatzea. Helburu horrekin sortu zen UEMAren Berripapera, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen ildo eta ekimen nabarmenenak zabaltzeko.

2017ko uztaileko zenbaki honetan, euskara turismo eskaintzaren erdigunean jartzeko UEMAk eta bertako kide diren zenbait udalek abiarazitako kanpainaren inguruko informazioa nabarmendu du Berripaperak. Horrez gain, udazkenean izango diren udalerri euskaldunetako gazteen topaketen inguruko kontuak, Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa egiteko tresna berritua, edota udalerri euskaldunei buruzko kontu laburragoak ere badira orrialdeetan barrena. Hemen irakur daiteke, osorik: 
· https://issuu.com/uema_eus/docs/berripapera44

 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.