Hasiera » Administrazioa » Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiarazi du UEMAk, bereziki autolikidazioari garrantzia emanez

Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiarazi du UEMAk, bereziki autolikidazioari garrantzia emanez

2016ko errenta aitorpena egiteko kanpaina ate joka ari da Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, bertako kide diren udalekin elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du abian aurten ere. Dena dela, herritarren gehiengo handi batek autolikidazio proposamena jasotzen du gaur egun, eta horri eman nahi izan dio aurten garrantzia UEMAk, errenta aitorpena euskaraz egiteko ohiko kanpainak mezua zehazteko beharra duela hausnartu ondoren udaletako euskara teknikariekin.

Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpainarekin, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskarazkoak izan daitezen bultzatu nahi dute aurten ere UEMAk, udalek eta beste hainbat erakunde publikok. Izan ere, errenta aitorpena euskaraz eginda, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da. 

Aurten ere, errentaren gaineko aitorpena egiterakoan, zergadunek hainbat bide dituzte euskaraz egiteko, eta modu errazean gainera: lehen urratsetik zein hizkuntzatan egin nahi duten aukera dezakete, eta euskaraz egiteko ez dago aparteko zailtasunik.

Administrazioa euskalduntzeko duen eraginagatik, euskararen normalizaziorako bidean udalerri euskaldunak egiten ari diren beste urrats bat da errenta aitorpena ahalik eta herritar gehienek euskaraz egitea. Urratsa sendoa izan dadin, ordea, herritarren babesa eta parte-hartzea beharrezkoa da, eta hautu horretan eragin nahi du aurtengo kanpainak, euskarak dagokion lekua izan dezan administrazio publikoan ere. 

Errenta aitorpena egiteko hainbat modu daude, eta lurralde bakoitzeko foru ogasunaren arabera webguneak, telefonoak eta gainerakoak aldatzen diren arren, moduak antzekoak dira kasu guztietan, eta horietan euskararen aldeko hautua egitea da kanpaina honekin lortu nahi dena.

Kanpainarako material grafikoa, udalen, erakunde publikoen eta euskara talde edo elkarteen eskura jarri du UEMAk.
Hemen ikusi eta eskuratu daitezke kartelak, euskarriak, irudiak eta gainerako azalpen-orriak:
· Errenta aitorpena euskaraz (kanpainarako materiala).

Tartean daude errenta aitorpena egin daitekeen lekuetan jartzeko euskarriak ere.

Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Errenta 2016 kanpaina. Gipuzkoako Foru Aldundia (gipuzkoa.net).
· Errenta 2016 kanpaina. Bizkaiko Foru Aldundia (bizkaia.eus).
· Errenta 2016. Martxan da errenta aitorpena egiteko kanpaina (zestoa.eus).
· Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin dute UEMAk eta Orioko Udalak (orio.eus, 2017-01-31).
· Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin dute UEMAk eta Orioko Udalak (karkara.eus, 2017-03-31).
· Errenta aitorpena euskaraz. %45era baietz! (Ondarroako Udala, udalbarriak.eus, 2017-04-06).
· Errenta aitorpena euskaraz egiteko aukera izango da (Zumaiako Udala, baleike.eus, 2017-05-05).
· Aurten ere, egin errenta aitorpena euskaraz (Zumaiako Udala, zumaia.eus, 2017-04-05).
· Irurako Udalak errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du abian aurten ere (Noticias de Gipuzkoa, 2017-04-12).
· Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin du Irurako Udalak [bideoa] (28kanala.eus, 2017-04-14).
· Udalak errenta aitorpena euskaraz egitera animatu ditu zarauztarrak (Urola Kostako Hitza, 2017-04-17).
· Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abian jarri dute UEMAk eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak
(erran.eus, 2017-04-12).
· Errenta aitorpena euskaraz; euskarari bide berriak ireki eta administrazioa euskalduntzeko
(Bergarako Udala, bergara.eus, 2017-04-18).
· Bergarako Udalak errenta aitorpena euskaraz egitera animatu ditu herritarrak (goiena.eus, 2017-04-18).
· Egin errenta aitorpena euskaraz (Azpeitiko Udala, azpeitia.eus, 2017-04-20).
· Errenta aitorpena euskaraz egiteko gonbitea luzatu du Udalak (uztarria.eus, 2017-04-20).
· Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin dute Goierriko hainbat herrik eta UEMAk (Goierriko Hitza, 2017-04-05).

 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.