Hasiera » argitalpenak » UEMAren Berripapera (44. zenbakia, 2016ko abendua)

UEMAren Berripapera (44. zenbakia, 2016ko abendua)

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak urtean bi aldiz paperean argitaratzen duen aldizkariaren zenbaki berria kalean da. UEMAko kide diren udaletako etxe guztietara banatzen da Berripapera, eta 104.500 aleko tirada du. 2016ko abenduko zenbakia da argitaratu berri dena, eta egunotan ari dira zabaltzen UEMAko herrietan.

uema.eus webgunean eta sare bideetan UEMAren jarduna jarraitzeko modua baldin badago ere, oraindik herritarren zati handi batengana heltzeko ezinbestekoa da informazioa paperean argitaratzea eta etxeraino banatzea. Helburu horrekin sortu zen UEMAren Berripapera, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen ildo eta ekimen nabarmenenak zabaltzeko.

2016ko abenduko zenbaki honetan, UEMAra sartzea erabaki duten udal berriei buruzko orrialdeek zabaltzen dute aldizkaria. Udalerri euskaldunetako osasun-etxeetan euskaraz aritzeko gai ez diren medikuen datuak, haur hezkuntzan euskara lantzeko liburu berrien informazioa, eta azken hilabeteotako beste hainbat konturi buruzko albisteak ere badira orrialdeetan barrena. Hemen irakur daiteke, osorik: issuu.com/UEMA_eus

· UEMAren Berripapera, 44. zenbakia (2016ko abendua).
PDFa jaisteko, egin klik hemen edota irudiaren gainean.

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.