Hasiera » arnasguneak » Euskararen arnasguneei buruzko tailerra izango dute gaur ere Muxikan

Euskararen arnasguneei buruzko tailerra izango dute gaur ere Muxikan

UEMAk eta Muxikako Udalak elkarlanean antolatu dute euskararen arnasguneei buruzko tailerra, Muxikan euskarak izan duen bilakera aztertu eta herrian euskararekin zer gertatzen den hausnartzeko. Martxoaren 4an izan zen tailerraren lehen saioa, eta gaur arratsaldean izango da bigarrena, Muxikako herritarrekin eta bertako eragileekin.

Foto 2016-03-11 11 41 26

[Martxoaren 4an hasitakoaren bigarren saioa izango da gaur. Argazkia: Ibon Aginaga, UEMA].

UEMAko teknikari Goizane Aranaren hitzetan, lehen saioan, normalean “euskararen normalizazio prozesurako giltzarri diren elementuak aurkezten ditugu, eta baita herri mailan eragiteko aintzat hartzeko esparruak definitu ere”. Bigarren saioan, berriz, “lehen saioan identifikatzen diren hutsuneak gainditzeko, herrian bertan egin daitekeenari buruz hausnartzen dute parte-hartzaileek”. Hori da batez ere gaurko bigarren saio honetan muxikarrek egingo dute, UEMAko teknikariekin elkarlanean.

Hitzordua Zubieta Errotan izango da, gaur, 18:00etatik 20:00etara.

Hemen Oizmendi telebistak egindako albistea, Muxikako arnasguneen tailerrei buruz.

Gai honi buruzko informazio osagarria:
· Muxikak euskararen arnasguneei buruzko tailerrak egingo ditu martxoan (Busturialdeko Hitza, 2016-03-02).

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.