Hasiera » Zehaztu gabe » Miren Segurola, UEMAko koordinatzailea, Segura irratiko BIXIBIXI saioan ariko da, gaur

Miren Segurola, UEMAko koordinatzailea, Segura irratiko BIXIBIXI saioan ariko da, gaur

2014an ere BIXIBIXI irrati saioak jarraituko egingo du. Aurtengo lehen saioan Segurako Ezkia Belar dendako arduraduna den Oihanak parte hartuko du, ziur urte hasiera honetan aholku interesgarri ugari emango dituela. Hitz edo Irri Euskaraz elkarri Segurako euskara elkarteko kide den Leandro Elortzak mendi ibilaldi bat proposatuko du. Uemako koordinatzaile den Miren Segurola berriz, Uemak 2014rako dituen asmoen eta erronken inguruan arituko da. Elhuyarko Gillermo Roak Quark zientzia saioa aurkeztuko du, petunia urdinen zergatia eta Bluetooth izena nondik datorren argituko du. Herriz herriko albisteek ere izango dute tartea.

BIXIBIXI asteazkenero 12:15etan izaten da Segura irratian. Errepikapenak ostegunetan 19:00tan eta igandetan 8:00tan. Noiz nahi entzungai helbide honetan: http://goierri.hitza.info/category/bixi-bixi/

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.