Hasiera » Zehaztu gabe » Hainbat udalen eskaerari erantzunez, SIUSS programa euskaratuko du Nafarroako Gobernuak

Hainbat udalen eskaerari erantzunez, SIUSS programa euskaratuko du Nafarroako Gobernuak

Espainiako Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak  Sistema de Información de Usuarios de Servicios Sociales (SIUSS) deritzon programa informatikoaren bertsio berria sortu du. SIUSS programa lanerako oinarrizko tresna da udal zein mankomunitateetako zerbitzuentzat. Baina soilik gaztelaniaz, galizieraz eta katalanez erabil daiteke, bertsio berriak ez baitu euskara onartzen.

Hori ikusita, eta Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen proposamenaren ondotik, Nafarroako hainbat udalek gutun bana bidali zioten Nafarroako Gobernuari SIUSS programa euskaraz ere eskain zezan eskatzeko. Udazkenean jakinarazi dute Nafarroako Gobernuaren ordezkariek programa euskaratzera bidalita dagoela.

UEMAk bere aldetik, “euskara gutxietsi” izana eta “euskarazko bertsiorik ez edukitzeak euskaraz lan egiteko eskubidea urratzen” duela salatu zuen pasa den uztailean. Orain, SIUSS programa euskaratzen ari direla jakitea “pozez” hartu dute Mankomunitatean. Baina, SIUSS programaren “euskarazko bertsioa lehenbailehen osatzeko” eskatu du UEMAk. Gainera, antzeko eskubide urraketen aurrean “salaketak bideratzen” jarraitzeko gonbita luzatu die tokiko entitateei.

 

 

Etiketak:
Aurreko albistea
Hurrengo albistea

Honi buruz komunikazioa

Itzuli gora
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.